TAE Arabak etapa berri bati ekingo dio - tae
Eduki publikatzailea

2022-2023 ikasturtean, TAE Arabak etapa berri bati ekingo dio, eta, horrela, beste urrats bat eman bere helburuak betetzeko bidean, Arabako lurraldean zehar bere lana zabalduz. Horrela, Aguraingo Udalarekin egindako akordio bati esker, prestakuntza ere eskainiko du herri horretan.
TAE Arabak Agurainen antolatutako ikastaroetan parte hartzeko, lehentasuna izango dute Arabako Lautadako Kuadrillako udaletan erroldatutakoek.
TAE Arabaren eskaintza Agurainen 2022-2023 ikasturterako honako hau da:
2022-2023 ikasturtea. Agurain | Hizkuntza | Taldeak | Ordutegia |
---|---|---|---|
Haurrak 3-5 urte | Euskera | Ostegunetan | 17:00-18:00 |
Haurrak 6-10 urte | Euskera | Ostegunetan | 18:00-19:00 |
Haurrak 11-14 urte | Euskera | Ostegunetan | 19:15-20:15 |
Gazteak | Euskera | Ostiraletan | 17:00-19:00 |
Helduak. Hastapen maila | Euskera eta gaztelaniaz | Astelehena, Asteartea eta Asteazkena | 19:00-20:30 |