Eduki publikatzailea

tae
TAE ARABAK IKASTURTE AMAIERAKO ANTZEZPENAK AURKEZTUKO DITU GASTEIZEN ETA AGURAINEN
2023-05-19

Tae Araba, Arte Eszenikoen Tailerra, Euskal Herriko antzerki-irakaskuntzaren zentro aitzindaria da eta Arabako Foru Aldundiak sustatu eta finantzen du. Haur, gazte eta helduentzako kalitatezko prestakuntza eskaintzen du, bai urteko ikastaroetan, bai monografikoetan.

TAEren eskaintza informazioa

 

Urtero bezala, ikasturtearen amaieran, ikasleek eskoletan ikasitako trebetasunak praktikan jartzen dituzte. Horrela, TAEko taldeek prestatzen egon diren antzezlanen emanaldiaz gozarazten dituzte ikusleak.

Antzerki emanaldi horiek Arte Eszenikoen Tailerrak (TAE) Gasteizen eta Agurainen dituen egoitzetan bertan egiten dira, maiatzaren 26tik ekainaren 18ra bitartean.

Jarraian 2022-2023 ikasturteari dagozkion kartelak ikus daitezke:


 

 

Lehenengo emanaldia Agurainen:

 

2022-2023 ikasturtean, Tae Arabak, Arte Eszenikoen Tailerrak, etapa berri bati ekin zion, bere helburuak betetzeko beste urrats bat emanez, bere lana Arabako lurraldean zehar hedatuz. Horrela, tradizionalki Gasteizen egin izan zuen eskaintzaz gain, AGURAINGO UDALAREKIN egindako akordio bati esker, Arabako Taek bost ikastaro eskaini zituen lehen aldiz Agurainen, haur, gazte eta helduentzat.

 

El TAE ARABA inicia una nueva etapa en Agurain

 

Informazio guztia tae.araba.eus webgunean kontsulta daiteke.

Edozein argibide emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Tae Arabaren postontziaren bidez: tae@araba.eus