CAB formalizacion e

Plaza formalizatzea eta tasak ordaintzea

Formalizacion y pago eu

Plaza formalizatu eta ordaindu dezakezu ordainketa-gutun bat sortuz. Gutun hori inprimatu eta bankura eraman beharko duzu, edo online ordainketa egin kreditu-txartelarekin.

calendario TAE

 

 

HASIERA 

MARTZOAK 24

calendario

 

 

AMAIERA  

MARTZOAK 28

 

Kontuan hartu beharrekoa

Plaza formalizatu ahal izateko eta, beraz, ordainketa izapidetu ahal izateko, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:

 

 

GARRANTZIZKOA

Ordainketa berretsi ondoren, ordainketaren egiaztagiria eta/edo hobaria egiaztatzen duen dokumentazioa eskatu ahal izango zaio, Arabako TAEren bulegoetatik.

 

Matrikulazioa osatzean, honako hauek onartuko dira:

  • Adierazitako ikastaroetara adierazitako ordutegian joateko konpromisoa.
  • Indarrean dauden tasak ezarritako epeetan ordaintzea.

 

Tasa horiek ordaintzeak eskubide hauek emango ditu:

  • Hurrengo hiruhilekoan bertaratzea.
  • Plaza bat ikasturte osorako, baldin eta ordainketak epearen barruan egiten badira.

 

Formalizatu zeure plaza

Bete ezazu ondoko formularioa eta formaliza ezazu zeure plaza Arabako TAEn

Formalizatu zeure plaza

 

Nola eta noiz egin behar diren ordainketak

Ikasturtea hiru kuotatan ordainduko da, banku-txartelaren edo ordainketa-gutunaren bidez. Ordainketa hori hiruhileko bakoitza hasi baino lehen gauzatu behar da, irailean, abenduan eta martzoan.

Ordainketak 5 lanegunetan egin ahal izango dira, eta behar adinako aurrerapenaz jakinaraziko dira, matrikula formalizatzeari dagokion lehenengo kuota izan ezik.

Ordaintzen ez bada, matrikula-eskubideak galdu egingo dira eta itxaron-zerrendan dagoen hurrengo pertsonari eskainiko zaio plaza.

 

Itxaron-zerrendak

Itxaron-zerrendak urritik otsailera bitartean egongo dira irekita. Eta plaza libreak hutsune bat sortzen denean eskainiko dira.

 

 

Edozein kontsulta egiteko, hona jo dezakezu:

 

  • Arabako TAEren egoitza nagusia (Errege Katolikoen kalea 4, Vitoria-Gasteiz).
  • Kontsultak:  945 28 45 42 edo 945 28 56 45 9:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:00