TIT Cursos de formación anual

Urteko prestakuntza ikastaroak

TI Teatro Agurain

2023-2024 ikasturtea. Agurain

Cursos agurain eu

 

2023-2024 ikasturte honetan, TAE Arabak arte eszenikoei buruzko ikastaroak Agurainen ere eskainiko ditu. Arabako Lautadako Kuadrilan erroldatutako ikasleek lehentasuna izango dute ikastaro horietara sartzeko.
 

2023-2024 ikasturterako eskaintza honako hau da:

 

2023-2024 Ikastaroak. Agurain Eguna Ordutegia Hizkuntza Lekua Urteko prezioa Izena emateak

Haurrak. 6-10 urte

Asteazkena

18:00 - 19:00  

Euskaraz Harresi Aretoa 165 € Izena-eman>

Haurrak. 11-14 urte

Asteazkena

19:15 - 20:15 

Euskaraz Harresi Aretoa 165 € Izena-eman>

Helduak. Iniciación 

Astelehena

19:00 - 21:00  

Euskaraz
Gazteleraz
Zabalarte 270€ Izena-eman>

 

Uztailaren 26ko 37/2023 Foru Dekretuan onartutako prezioak

 

 

 

 

TI Teatro infantil

Haurrentzako antzerkia (3-14 urte)

cursos infantil eu

TAE Arabaren haur ikastaroak haurren hazkunde eta garapen etapa desberdinetara bideratuta daude. Adin tarteen arabera sortzen ditugu taldeak, lehen hezkuntzako bigarren zikloko adinera arte. Irakaskuntzak jolas dramatikoaren bidez ematen dira, adin tarte desberdinetara egokituta, 3-14 urte bitartean.

 

Gure ustean, haurren onerako ––eta haien familien onerako ere bai–– da hori, beti aurkituko baitute hartara ohikotasun bat eta egonkortasun bat beste haurrekiko harremanetan, are eskolaz kanpoko jardueretan ere.

 

Cursos anuales infantiles Taller de Artes Escénicas

 

  

Talde dinamika bat sortzea eta haien artean konfiantza ezartzea da gure sormen lanaren oinarria. Gure hezitzaileak arte eszenikoetako profesionalak dira eta aplikatzen duten metodologia da "haurren jolas dramatikoa"; izan ere, TAE Arabaren 40 urteetan garatu baitugu. Jolas gidatua, komunikazioa eta emozioak sustatzen ditugu, maitasunetik eta haurrekiko errespetutik abiatuta.

 

3-5 urte (2023ko urria - 2024ko maiatza)

 

Eguna Ordutegia Hizkuntza Lekua Urteko prezioa

Asteartea

18:00-19:15 

Euskaraz
Gaztelaniaz 

Errota kalea

165 €
Azteazkena 18:00-19:15 Ingelesez
Gaztelaniaz
Errota kalea 165 €
Ostirala 18:00-19:15 Euskaraz
Gazteleraz 
Errota kalea 165 €
 

Uztailaren 26ko 37/2023 Foru Dekretuan onartutako prezioak

 

 


 

 

6-10 urte (2023ko urria - 2024ko ekaina)

 

Eguna Ordutegia Hizkuntza Lekua Urteko prezioa

Astelehena

18:00-19:30

Euskaraz
Gaztelaniaz

Errota kalea

216 €
 
Asteartea 18:00-19:30 Ingeleraz
Gaztelaniaz
Errota kalea
Asteartea 18:00-19:30 Euskaraz
Gaztelaniaz
Errege-Erregina Katolikoak
Larunbata 11:30-13:00 Euskaraz Errege-Erregina Katolikoak
Larunbata 11:30-13:00 Ingelesez
Gaztelaniaz
Errege-Erregina Katolikoak
Larunbata 11:30-13:00 Euskaraz
Gaztelaniaz 
Errota kalea
 

Uztailaren 26ko 37/2023 Foru Dekretuan onartutako prezioak

 

 


 

 

11-14 urte (2023ko urria - 2024ko ekaina)

 

Eguna Ordutegia Hizkuntza Lekua Urteko prezioa

Asteazkena

18:00-19:30

Euskaraz
Gaztelaniaz 

Errota kalea

216 €
 
Osteguna 18:00-19:30 Euskaraz
Gaztelaniaz
Errota kalea
Larunbata 10:00-11:30 Euskaraz Errege-Erregina Katolikoak
Larunbata 10:00-11:30 Ingelesez
Gaztelaniaz
Errege-Erregina Katolikoak
Larunbata 10:00-11:30 Euskaraz
Gaztelaniaz 
Errota kalea
 

Uztailaren 26ko 37/2023 Foru Dekretuan onartutako prezioak

 


 

 

TI Teatro jóvenes

Gazteentzako antzerkia. 15 urtetik 18 urtetara

Cursos jovenes

 

TAE Arabako gazteentzako ikastaroetan antzerkia erakartzen badizu, jendea ezagutuko duzu, jolastuko zara interpretatzen, irudimenarekin gozatzen ikasiko duzu, agertoki batera igoko zara eta, gainera, deskontuak lortu ahal izango dituzu antzerkirako zure sarreretan.

 

Interpretazioaren arloan behar besteko ezagutzak eskuratzera bideratuta daude irakaskuntzak. Amaitzeko, eszenaratzea edo muntaia egingo dute ikastaroa amaitzean.

 

 

2023 urria - 2024 ekaina

Eguna Ordutegia Hizkuntza Lekua Urteko prezioa

Ostirala

18:00-20:00 

Euskaraz
Gaztelaniaz

Errege-Erregina Katolikoak

270 €
Ostirala 20:00-21:30 Euskaraz
Gaztelaniaz
Errege-Erregina Katolikoak 216 €
Ostirala 18:00-20:00 Euskaraz
Gaztelaniaz
Errota kalea 270 €
 
 

Uztailaren 26ko 37/2023 Foru Dekretuan onartutako prezioak

 

 


 

TI Teatro musical

Musika antzerkia. 15 urtetik aurrera

Cursos teatro musical

Musika antzerkiari buruzko ikastaroak kantua eta dantza ditu ikaskuntzaren osagai nagusiak. Prestakuntza ibilbidea oso ludikoa da, harriduraz eta emozioz betea, eta ikasturte amaierako ikuskizun bat prestatzen du azken helburu gisa. Kantua eta dantza irakasgaiak baino ez dira lantzen.

 

 

2023ko urria - 2024ko maiatza

Eguna Ordutegia Hizkuntza Lekua Urteko prezioa

Larunbata

10:00-12:00 

Euskaraz
Gaztelaniaz 

Errota kalea

270 €
 
 

Uztailaren 26ko 37/2023 Foru Dekretuan onartutako prezioak

 

 


 

TI Teatro adultos

Helduentzako antzerkia

Cursos Adultos

Bi irakaskuntza mota ematen dira:

 

Arte eszenikoen hastapenak (urria-maiatza)

Ikastaro hau antzerkian esperimentatu eta hasi nahi duten pertsona amateurrentzat da, eszenatokian erabiltzen diren benetako tresnekin harreman perfektua izateko egina.

 

TAE Araban uste dugu, edozein heziketa artistikotan bezala, lehen-lehenik oinarrizko baliabideak menderatu behar direla, hain zuzen hauek:

  • Ahotsa
  • Gorputz adierazpena
  • Agertokiko presentzia

 

Arte eszenikoetako espezializazioa (urria- ekaina)

Irakaskuntza progresiboa, antzerki praktikako 2 ikastaroz osatua, horretarako gaitasun berezia erakusten dutenen aktore prestakuntzarako ezagutzak eta trebetasunak garatzera bideratua.

 

Oso prestakuntza osoa da, antzerkirik inoiz egin ez duten pertsonek publikoari segurtasunez aurre egin ahal izateko eta interpretazio eskarmentu integralak lortzeko beharrezkoak diren tresna tekniko, sortzaile eta emozionalak pixkanaka eskura ditzaten bideratua. Ikastaroak irakastordu zabala, diziplina anitzekoa eta trinkoa du, eta ahotsarekin, gorputzarekin eta sormenarekin lotutako irakasgaietan banatzen da.

 

Ikaslea, halaber, ohitzen da ikuskizunak sortzeko prozesuekin eta beste sorkuntza arlo batzuekiko erlazioa (argiztapena, eszenografia…) ezagutzen du.

 

Hauek dira ematen diren oinarrizko ikasgaiak:

  • Ahotsa
  • Kantua
  • Gorputz adierazpena
  • Antzerkiaren historia
  • Interpretazioa
  • Jolas dramatikoa
  • Teknika eszenikoaren hastapenak

 

Programa beste prestakuntza gai batzuekin osatzen da, hala nola makillajea, erritmoa, ikus-entzunezko lengoaiaren teknikak eta beste batzuk, hala badagokio.

 

Taldeak Día Horario Idioma Lugar Precio anual
Helduak. Hastapen maila

Al.-Az.-Og.

18:15-19:45 

Euskaraz
Gaztelaniaz 

Errege-Erregina Katolikoak

492€
Helduak. Espezializazioa. Antzerki prestakuntza  Al.-Ar.-Az.-Og. 18:15-21:30 Euskaraz
Gaztelaniaz
Errege-Erregina Katolikoak 774 €
 

Uztailaren 26ko 37/2023 Foru Dekretuan onartutako prezioak

 

 


 

Hobariak

Hobariak

Ikastaroen hobariak

Urteko prestakuntza-ikastaroetan soilik aplikatuko dira hobari hauek, baina ez dira pilatuko, eta inskribatutako pertsonarentzat onuragarriena dena aplikatuko da kasu bakoitzean:

 

Haurren taldeetan eta gazteen taldeetan

%20ko hobaria Kategoria orokorrean sailkatutako familia ugarietako ikasleak.  Foru Aldundiak edo administrazio eskudunak emandako indarreko titulu ofiziala eskatu ahal izango zaie.
Gutxienez bi seme-alaba matrikulatuta dituzten familien kasuan, matrikula eta kuotak % 20 murriztuko dira bigarren seme-alabatik aurrera. Erregistro Zibilaren jaiotza-ziurtagiriak edo Familia Liburua eskatu ahal izango zaie.
% 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila egiaztatzen duten ikasleak. Honako agiri hauek eskatu ahal izango zaie: Irizpen Tekniko Fakultatiboaren kopia edo ezintasun iraunkorraren ebazpenaren kopia.

Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien ondorengoei.

Honako hau eskatu ahal izango zaio: Genero indarkeriaren egoeraren egiaztapen administratiboa.

Bi kurtsotan edo gehiagotan aldi berean matrikulatuta dauden ikasleak, ikastaro monografikoak izan ezik.

Kuotak % 20 murriztuko dira zenbateko txikiagoko kurtsoan.
%50eko hobaria Kategoria berezian sailkatutako familia ugarietako ikasleak. Honako agiri hauek eskatu ahal izango zaie: Foru Aldundiak edo administrazio eskudunak emandako indarreko titulu ofiziala.

 

 

Helduen taldeetan

% 20ko hobaria

 

Legezko langabezia-egoeran dauden pertsonak.

Honako agiri hauek eskatu ahal izango zaie: Lanbideren edo beste erakunde eskudun baten "Inskripzio-aldien ziurtagiria" edo "Inskripzio-aldien txostena", inskripzioaren aurreko zazpi egunetan emana.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGG) jasotzen duten pertsonak.

Kobratzeko eskubidea egiaztatzen duen Lanbideren edo beste erakunde eskudun baten dokumentua eskatu ahal izango zaie.

% 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila egiaztatzen duten ikasleak. Honako agiri hauek eskatu ahal izango zaie: Irizpen Tekniko Fakultatiboaren kopia edo ezintasun iraunkorraren ebazpenaren kopia.
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien ondorengoei. Honako hau eskatu ahal izango zaio: Genero indarkeriaren egoeraren egiaztapen administratiboa.
Bi kurtsotan edo gehiagotan aldi berean matrikulatuta dauden ikasleak, ikastaro monografikoak izan ezik Kuotak % 20 murriztuko dira zenbateko txikiagoko kurtsoan.