Historia eta helburuak - tae
Tit Objetivos-eu
Helburuak
Home Objetivos eu
TAE Araba, Arte Eszenikoen Tailerraren helburua da Arabako biztanleak arte eszenikoetara hurbiltzea eta haien ezagutza eta praktika bultzatzea, pertsona guztien kultura eskubideen egikaritzea eta irisgarritasuna ziurtatuz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuz. Honako xede hauetan zehazten da helburu hori:
- Arte eszenikoen arloko prestakuntza eskaintzea Arabako Lurralde Historikoko edozein adinetako pertsonei.
- Adierazpen gaitasunak garatzen laguntzea arte eszenikoen bidez.
- Sormena sustatzea eta pertsonen garapen integralean laguntzea.
- Kalitate oneko bidezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntza aukerak sustatzea.
- Sexuaren araberako rol sozialak eta estereotipoak desagerraraztea bultzatzea, eta emakumeen presentzia sustatzea ordezkaritza txikia duten eremu artistiko eta kulturaletan.
- Horretarako gaitasun berezia egiaztatzen dutenen aktore prestakuntzarako ezagutzak eta trebetasunak garatzea.
- Adierazpen eszenikoak sustatzea eta zabaltzea, eta haien eskaria estimulatzea.
TAE Araban honako hauek lantzen ditugu: publikoen garapena, antzerkia haurtzaroan eta gaztaroan, aktoreen prestakuntza… Betiere, arte eszenikoak gizartean eragina izateko gaitasunean oinarrituta planteatuko ditugu.
TAE Arabaren irakaskuntzak beharrezko ezagutza psikologiko, fisiko eta teknikoak eskaini nahi ditu, ikasleak bere proposamen artistiko propioak egin eta bere ahalmen sortzaile guztia praktikan garatu ahal izan dezan.
Tit Objetivos-eu Duplicate 1
Historia
Historia TAE eu
TAE Arabaren lehen urratsak 1977. urtekoak dira, eta harrezkero, antzerkiaren oraina eta etorkizuna osatzen duten gaiak edo espezialitateak etengabe hazten eta txertatzen ari da bere didaktikan. 1986tik 2022ko ekainera arte, TAE Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerra izenarekin jardun zuen, Porpol Teatroaren zuzendaritzapean eta kudeaketapean.
2022-2023 ikasturtean, TAE Arabak etapa berri bati ekingo dio, eta, horrela, beste urrats bat eman bere helburuak betetzeko bidean, Arabako lurraldean zehar bere lana zabalduz. Horrela, Aguraingo Udalarekin egindako akordio bati esker, prestakuntza ere eskainiko du herri horretan.