TAE ARABAK IKASTURTE AMAIERAKO ANTZEZPENAK AURKEZTUKO DITU GASTEIZEN ETA AGURAINEN Duplicate 1 - tae
Eduki publikatzailea

TAE ARABAK IKASTURTE AMAIERAKO ANTZEZPENAK AURKEZTUKO DITU GASTEIZEN ETA AGURAINEN
2024-05-28
Tae Araba, Arte Eszenikoen Tailerra, Euskal Herriko antzerki-irakaskuntzaren zentro aitzindaria da eta Arabako Foru Aldundiak sustatu eta finantzen du. Haur, gazte eta helduentzako kalitatezko prestakuntza eskaintzen du, bai urteko ikastaroetan, bai monografikoetan.
Urtero bezala, ikasturtearen amaieran, ikasleek eskoletan ikasitako trebetasunak praktikan jartzen dituzte. Horrela, TAEko taldeek prestatzen egon diren antzezlanen emanaldiaz gozarazten dituzte ikusleak.
Antzerki emanaldi horiek Arte Eszenikoen Tailerrak (TAE) Gasteizen eta Agurainen dituen egoitzetan bertan egiten dira, maiatzaren 31etik ekainaren 15ra bitartean.
